Argazkigintzaren historia

Dagerrotipoa.

Argazkigintzaren historia argazki irudiekin lotura duen oro ikertzen duen historiaren alorra da: prozedurak, asmatzaileak, ekoizleak, argazki egileak, argazkien ikuspegi artistiko eta dokumentala, bilakaera teknikoa eta estetikoa, aplikazioak, argazkien merkatuaratzea eta kontsumoa, beste hedabideetan izandako hedapena, eta argazkigintza museoak eta bildumak. Argazkien analisia eta interpretazioaz ere arduratzen da.

Argazkia irudiak prozesu mekaniko eta kinokoen bidez jaso eta errepikatzeko jakintza tekniko gisa sortu zen. Hasiera-hasieratik grabazio prozesu soiltzat iritzi zitzaion argazkigintzari, baina, hori bai, halako iaiotasun bat behar zen kamera erabiltzeko eta argazkia nola errebelatu jakiteko. Margolariak izan ziren baliabide horrek ingurunea arte adierazpide gisa interpretatzeko zituen aukerei ohartu zitzaizkien lehenak. Hala, XIX. mendeaz geroztik etengabea izan da margolaritzaren eta argazkigintzaren arteko harremana eta eragina.

Kamerek eta optikek izan zuten bilakaera teknikoari esker eta emultsioak hobetu izanari esker, margolaritzak edo grabatuak ezin hauteman zitzaketen egoerak interpretatzeko gauza izan zen argazkigintza : une kritikoa islatzeko gauza, alegia, Cartier-Bresson frantses argazkilariaren hitzetan. Gaitasun horri esker izan du argazkigintzak eragina eguneroko bizitzan. Argazkia asmatu zen arte sekula ez zuen gizonak izan munduko gertaeren begizko lekuko izateko aukerarik, izan gertaera horiek garrantzi handikoak ala hutsalak.

Argazkigintzak hasieran izan zituen zientzia eta teknika oinarriek indarrean diraute gaur egun ere ; kalite artistiko handiko irudiak hartzeko ez da, bestalde, sofistikazio handiko baliabide teknikoren beharrik.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy